XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Andrew Woodroof, antropologi irakaslea.

- Beharbada zuri, Ingalaterratik etorri berria izanik, oso konportamendu desitxurosoa irudituko zaizu nirea, baina zoko zikin honetan egun osoan pertsona ezjakinez inguraturik, portaera onak ere galtzen dira.

- Barkaturik zaude, benetan.

- Andrew Woodroof, Woodroof... Thomas Woodroof ezagutu nuen Ingalaterrako nire garaian.

Eta zertaz jarduten zen? Berunlaria? Ez, ez.

Zaldizaina? Asko sentitzen dut, baina ezin oroitu orain.

Eta zure lanbidea? Antropologoa esan didazu, ez da? Antropologia hitza grekotik dator: Anthropos, gizona.

Logos, zientzia.

Eta zertan datza gizonaz arduratzea? Azalduko al zeniguke?.

- Gizadiak sorturiko ohitura, mito eta horrekin zerikusia duen guztia estudiatzen eta aztertzen dugu.

- Eta badago Afrikako parte honetan ildo horretatik ezer interesgarririk aztertzeko, antropologo jauna?.

- Bai, jakina. Badago txakur bat, zeinek prakak urratzeaz gain, jende ugari hilik uzten duen.

- Dezepzionatu egiten nauzu: antropologoa izan eta txakur batez arduratu.

- Asko sentitzen dut zurekin bat ez etortzea, baina Bonga txakurrarenak ikerketa serioa merezi duelakoan nago.

- Ah! Bongaren kasuaz ari zara? Zein asunto ikaragarria! Ikaragarria benetan.

Eta gainera badakizu geure haragian ere sofritu behar izan genuela arazoa?.

Mister Jones, gure kapatazak, kontatuko dizu mota guztietako detailez apaindurik.

Gizajoak biak! Bi mutil harrapatu zituen munstro nardagarri horrek etxe honetan.

Gure txakurrekin nahastu, eta Mr. Jones iritsi zenerako, berantegi.

Ah, Mister Woodworth, nola oroitzen naizen Ingalaterran egiten den azeri ehizaz!.